Hona hemen Andoni Pérez Cuadrado, Euskariako kideari buruz, Patxi Azparren gure kideak esaten duena. Haren hitzek, “Askatasuna Ufada” liburuaren zati bat osatzen dute. Liburua ekainaren 23an aurkeztuko du Euskariak Gasteizko Alkartetxean. Liburua lortu nahi baldin baduzu, deitu 653734487 sakelekora. Eskerrik asko.
Amaiur talde abertzale, ezkertiar eta antimilitarista osatu genuen gazteok (1996an gazteak baikinen denak) Euskaria, Bai Independentzia, Herria 2.000 Eliza eta beste elkarte batzuen erreferentzia genuen. Bi urteko hartuemanen buruan, Abertzaleok, Euskariak eta guk Autodeterminazioaren Biltzarrak herri-mugimenduan bat egin genuen.
Andoni ezagutu genuen unetik, pertsona berezi bat aurrean ginela ohartu ginen, ezaugarri orijinal asko biltzen dituen gizona baita, gutxitan ezagutzeko aukera dagoen horietako bat. Andoni izan da urte haetan guztietan tentsio guztien gainetik taldearen elkarlana bermatu duen zutabea.
Andonik gurekiko zuen adin tartea handia zen, 40 urte baino gehiagokoa. Belaunaldi batek baino gehiago urruntzen gintuen elkarrengandik, mundua ikusteko paradigma oso batek. Izan ere, neurri handi batean, gure belaunaldiak gurasoek jasotakoarekin haustura aldarrikatzen zuen.
Haatik, Andoni ez da pertsona arrunta, bere baloreei estuki eusten dion pertsona tradizonala izan arren, berrikuntza guztietan erreparatzeko doaiak ere baditu. Nola edo hala, hain urrun zeuden bi belaunalduien arteko zubia eraikitzeko tresnak eskeini zizkigun gure lagun gazteiztarrak.
Harreman iraunkorra bezain sendoa izan da gurea. Gure gertuko historia politikoaren pasarte garrantzitsu batzuk elkarrekin bizi ditugu-eta: Maroñoko Taldeen sorrera, Lizarra-Garazi, 18/98 sumarioa, ETAren jardun armatuearen amaiera ekarri duten prozesuak, Bilduren sorrera…Ataka horien guztien aurrean, Andonik beti harritu gaitu, jarrera tinko eta aurreratuenekin bat egin duelako. Eskertzekoa da bereziki, 18/98 sumarioak sortu zuen belduraren aitzinean eman zuen erantzuna: ausarta, koherentea, konprometitua. Espetxe arrisku larria zegoen unean, berak pertsonalki burujabetzaren aldeko desobedientziaren aldeko deiarekin bat egin zuen, Bruselako Legebiltzarreko diputatu batzuei espainiar naziotasunari uko egiten ziola publiko adieraziz.
Asko Ikasi dugu elkarrekin, asko ikasi dugu bere bizitza osoa Euskal Herriari eskeni dion kaxkagogor honengandik. Andoni, itxuraz, kontrajarriak diren ezaugarriak biltzen dituen pertsona da. Aitzitik, azalezko kontraesan horietatik jardun koherentea sor daitekela erakutsi digu eta hori Andonik eman zigun altxor handi horietako bat da, egungo mundua egoera konplexu, nahasi eta aldakor horretan mugilduta baitago.
Esan bezala, Andoni tematia da, malgua ere; autoestima handia du, apala da, berriz; katoliko tradizionala da, arlo sozialean, aldiz, oso aurrerakoia; urte asko ditu, urte gehiago bizi ditu eta egun bakoitza ume bat balitzan gozatzen du.
Eskerrik asko Andoni.