Bakearen ordua heldu dela ematen du. Bai, esan genezake ETAren desagerpenarekin bat bortizkeriaren zati garrantzisko bat desagertaraziko dugula. Alde horretatik ez dago zalantzarik, baina kontuz: badaude beste indarkeri motak Euskal Herrian.
Euskaria Fundaziotik mota guztietako bortizkeria zalantzarik gabe eta irmoki salatu izan dugu gure erakundea sortu genuenetik. Horregatik, hots, beste aldetatik etorritako bortizkeria eten beharko genuke. Hurrengo asteetan eta hilabeteetan nabarituko dugu ETAk emandako pausuen eragina.
Alde batetik, pentsa genezake Alderdi Popularrak, Espainiako Gobernua eskuratzen baldin badu, inoiz baino bortitzagoa izango dela Euskal Herriko Abertzaletasunaren aurkako erasoa… baina, behintzat logika politikoa erabiltzen baldin badugu, konturatuko gara PPren gobernuak nahi duena -edozein gobernuak nahiko zenuke bezalaxe- ETAren desagerpenaren domina zintzilikatzea. Hortik etor liteke bakearen aldeko bultzakada izugarri bat.
Raúl Arkaia (Euskaria Fundazioaren kidea)