EPPK-ek Gernikako Akordioari “bai” esan dio. Hori bai da albiste on bat.
Oraindik eman gabeko hainbat pausu geratzen ba da ere, esan genezake albiste izugarri bat dela. Tamalgarriena zera da: Espainako Gobernuaren aldetik mugimendu eza. Orain dela gutxi norbaitek esan zuen Espainiako Gobernua Euskal Prozesua inoiz baino gaizkiago ordezkatzen ari dela. Erabat ados nago iritzi horrekin. Baliteke Madril-ek Euskal Gatazka konpontzeko gogorik ez duelako.
Zalantzarik gabe, inoiz baino gehiago, pazientzia da birtuterik onena.
Raúl Arkaia (Euskaria Fundazioaren kidea)